100. buletina

Ziurrenik zuetako asko ohartuko zineten 100. buletina irakurtzen ari zaretela.

Bi urte luze pasatu dira Komunikazioak, gure erakundearekin lotutako gaiei buruz informatzeko asmoz, tresna hau martxan jarri zuenetik.

2019ko irailaren 26an bidali genuen lehen buletina. Ordu asko behar izan genituen gure ESIko barne-komunikazioa kudeatzen lagunduko zigun tresna bat diseinatu eta martxan jartzeko. Gaur egun esan dezakegu, zuek guztiek buletinari egin diozuen harrera ikusita, tresna sendoa dela, eta hasierako asmoetan zuen funtzioa betetzen duela. Horregatik, zuen arreta eskertu nahi dugu, eta argitalpen honetan parte-hartze zuzena duten pertsona eta zerbitzuei gure esker ona agertu.

Lehenengo buletina

Buletinaren 100 zenbaki hauetan, prestakuntzarekin, profesionalen arretarekin, ikerketarekin edo euskararekin loturiko ehunka albiste bildu ditugu, besteak beste.  Gure erakundearen errealitatera hurbiltzen saiatu gara, gairik garrantzitsuenak haztatuz, eta aktualitateak eta zuek eskatzen zeniguten informazioa bilduz.

Hasieratik argi genuen buletinak Donostialdeko ESIa osatzen duten zerbitzu eta unitate guztiak ezagutzera emateko ere balio behar zuela. Horretarako, hamarnaka elkarrizketa egin ditugu. Zer egiten duzuen galdetu dizuegu, herritarrei zer zerbitzu eskaintzen diezuen, zer teknika erabiltzen duzuen. Ia zerbitzu eta unitate guztiekin hitz egin ahal izateko zortea izan dugu, eta beti agertu diguzue adeitasuna eta interesa.

Eta, nola ez, COVID-19a gai nagusia izan da buletin askotan. Pandemiaren hasieratik, gertatzen ari zen guztiari neurria hartzen eta gai honen inguruko informazio guztia zuei helarazten buru-belarri aritu da buletina.

Badakizu 100. zenbakia, birobila bada ere, zenbaki bat besterik ez dela. Komunikazioan gure interes eta jakintza osoa jarri dugu 100 buletin horietako bakoitzean.  Eta berdin egingo dugu hurrengo 100 buletinetan. Horretarako, zuen interesa izaten jarraitzea espero dugu.

Esteka honetan, eskuragarri dituzu argitaratutako buletin guztiak.