Donostialdeko ESIko talde bat txapeldun emakumezkoen kategorian Enpresen Lasterketaren XIV. edizioan

Naiara Pérez Fernández, Amara Ospitaleko mediku laguntzaileak; Irene Ibargoyen Ausin, Onkologiako erizainak; Ana Bayona Carlos Amara, Ospitaleko egoiliarrak eta Marta Arrue Astrain Amara Ospitaleko erizainak osatutako Donostialdeko ESIko taldeak irabazi zuten Enpresen Lasterketaren XIV. edizioko emakumezkoen kategoria.

Martak adierazi digunez, “guretzat erronkarik handiena lau neskako talde bat osatzea izan da, gutxi gorabehera maila berean korrika egiteko gai izango zena”, eta” helmugara iristea oso une zirraragarria izan zen, ia adiskidetasuna eta animoak bezainbestekoa” gaineratu du.

Bestalde, Maider Uribe traumatologiako medikua, Iñigo Fernández traumatologiako medikua, Borja Aguinagalde kirurgia torazikoko medikua eta Iker López kirurgia torazikoko medikua kategoria mistoko txapeldunorde izendatu ziren.

Donostialdea ESIak eta Biodonostia 23 talde aurkeztu zituzten guztira.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, zuen inplikazioagatik eta bizi-ohitura osasungarrien bidez osasuna sustatzeko eredu izateagatik.