17. margolan erakusketa 2021

Gure profesionalen izpiritu sortzailea sustatzeko, eta gure ospitalea kulturaren eta ezagutzaren bilgune bihurtuz, 17. MARGOLAN ERAKUSKETAn parte hartzera animatzen zaituztegu. Erakusketa hau Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian egongo da ikusgai, 2021eko azaroaren 3tik aurrera.

  • Donostialdeko ESIko langileei zuzendutako lehiaketa da.
  • Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.
  • Lanak Komunikazioan aurkeztu behar dira, urriaren 28a baino lehen, koadroaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta lantokia adieraziz.

Informazio gehiago: Komunikazioan

Telefonoa: 943 007 359 / (83) 7613

osid.komunikazioa@osakidetza.eus