Nobedadeak Uptodate-n

Probatu UpToDate ® -k eta Espainiako Osasun Ministerioak eskainitako Pathways interaktiboak eta Lab Interpretation-en monografiak

Antibiotikoa al da tratamendu egokia? Beharrezkoa al da ahotik hartzeko antikoagulatzailea? Laborategiko proba batek glukosa-maila baxua erakusten duenean, zein da hurrengo urratsa? Horrelako erabakiak ohikoak dira ingurune klinikoetan, eta eragin nabarmena izan dezakete pazientearen arretan eta antolamenduan.

UpToDate ® Pathways-ek eta Lab Interpretation-en monografiek pazienteen emaitzak hobetzen laguntzen dute, pazienteentzako zaintza-gomendio espezifikoak eta pertsonalizatuak ematen baitituzte. UpToDate ® -ren hedapen horrek nabigazio erraza eta interaktiboa eskaintzen du erabakigune kritiko eta konplexuetan zehar, komorbilitateetan eta pazientearen aurkezpenean oinarrituta.

Pathways eta Lab Interpretationen monografiak Osasun Ministerioak emandako UpToDate harpidetzaren bidez daude eskuragarri.

 

UpToDate® Pathways
Gida interaktiboak, gai kliniko zehatzen aurrean erabaki egokienak hartzen laguntzeko.
Ikusi Pathways zerrenda osoa
Aukera hau goikaldeko lehen menu-barran dago.

 

Lab Interpretation
Monografiak, alteratutako laborategiko emaitzak azkar interpretatzen laguntzeko eta egin beharreko hurrengo urratsak aukeratzeko
Erabili orain
Aukera hau menu nagusiko “Contenidos” aukeraren barruan dago.