2016-17KO EPE: Hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzea (XIV)

Gaur, 2020ko urriaren 29a, Osakidetzako 2016-17ko EPEren web orrian hautagaien behin-behineko zerrendak jasotzen dituzten Ebazpenak argitaratzea aurreikusita dago, deialdi hauetan:

FE GAIXOTASUN INFEKTSIOSOETAKO MEDIKUA

GOI-MAILAKO INFORMATIKARIA

GOI-MAILAKO INGENIARIA

LIBURUZAINAKO GOI-TEKNIKARIA

EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-TEKNIKARIA

Destinoak hautatzeko eta dokumentazioa eta erreklamazioak aurkezteko epea (zabalduta) 22 egun baliodunekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; hau da, 2020ko urriaren 30etik azaroaren 30era, biak barne.

2016-17ko EPEren web orrian destinorako eskubidea duten hautagaiek egin beharrekoaren inguruko informazioa eta destinoak hautatzeko jarraibideak argitaratuko dira, eta baita hautagaien zerrenda duen ebazpenaren kontrako erreklamazioaren eredu bat ere.

Webgunea