2016-17KO EPEa: MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT: BEHIN BETIKO EBAZPENAK ETA IZENDAPENA ARGITARATZEA
2025eko uztailaren 1eko EHAAn argitaratuko da estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituen ebazpena, hain zuzen ere, kategoria honetakoa:
MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
Esleitutako destinoaz jabetzeko epea 2025eko uztailaren 2tik 2025eko abuztuaren 1era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
Deialdiko oinarrien arabera, esleitutako destinoez jabetzea Zuzendaritza Nagusian egingo da (Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpena gaur argitaratuko da Osakidetzaren webgunean, argibide modura.
·Era berean, aurreikusita dago gaur, “2016-2017ko EPE” webgunean, argitaratzea Izangaien behin betiko ebazpena eta destinoen esleipena, honi buruzkoak:
MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
2016-2017ko EPEko izangaien behin betiko ebazpenaren eta destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 25ean hasi eta 2025eko uztailaren 24an amaituko da..
