2018-19ko EPE: erizaintzako laguntzailearen esleipenak argitaratzea
2018-19 EPEko kategoria hauetako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak eta Langile finko izendatzeko (lanean hasteko) Ebazpenak argitaratzeari buruz, informazio hau jakinarazi nahi dugu:
- 2024ko apirilaren 11n, jarraian jasotako kategorien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak 2018-19 EPEko webgunean argitaratu dira:
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA
Hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena jasotzen dituzten ebazpenen aurka gorako errekurtsoa jartzeko epea 2024ko apirilaren 12tik maitzaren 13ra artekoa da, bi egun horiek barne.
- 2024ko apirilaren 22ko EHAAn jarraian jasotako kategorietan estatutupeko langile finko izendatzeko Ebazpenak argitaratzea aurreikusten da:
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA
Lanpostuaz jabetzeko epea 2024ko apirilaren 23tik maiatzaren 22ra artekoa izango da eta langileak lanean hasiko dira lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean. Osakidetzako webgunean lanpostuaz jabetzeko informazio-dokumentu bat argitaratuko da: hitzorduetarako telefonoa, helbidea eta lanpostuaz jabetzeko dokumentuak, eszedentziak,…
Izendapena jasotzen duen ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea izango da 2024ko apirilaren 23tik maiatzaren 22ra, bi egun horiek barne
Izendapenen ebazpenak Osakidetzaren 2018-19 EPEaren webgunean argitaratu dira, argibide modura.