Egoiliarren 2022ko agur ekitaldia

Maiatzaren 23an, astelehena, 2018/2022 promozioko egoiliarrei agurra egin zitzaien.

Itziar Pérez Donostialdeko ESIko zuzendari gerenteak eskerrak eman zizkien BAMEei gure ESIan egindako egonaldiagatik.

Ondoren, Adolfo López de Munainek, Neurologiako zerbitzuburuak, hitzaldi interesgarri bat eman zuen, «Paradigma teknologiko berriak neurozientzia klinikoetan» izenburupean.

Ekitaldia Begoña Azcáratek eta Eulali Mariñelarenak zuzendu zuten, zeinak, ekitaldia ukitu gastronomiko atsegin eta original batekin alaitzeko, sukaldari txaketatxoa jantzi zuten, sukaldaritzako errezeta eta espezialitate mediko desberdinen arteko alderaketa bat egiteko.

Ekitaldian, egonaldi amaierako Pilar Marco Garde Doktorearen sariak eman ziren, eta hauek izan ziren sarituak:
• Talde kirurgikoa: Alejandro Elua, Neurokirurgia
• Talde medikoa: Jon Equiza, Neurologia
• Talde zentrala: Maialen Aseguinolaza, Medikuntza Intentsiboa
• Familia Medikuntzako Taldea: Leire Guajardo, Familia eta Komunitateko Medikuntza

Amaitzeko, egoiliarren lankide guztien agur-bideo maitagarri batek amaiera bikaina eman zion emozioz beteriko ekitaldi honi.
Zorionak guztioi!!!