2020-2021-2022 EPEa – EGONKORTZEKO EPEa (XXIII): IZENDAPEN-EBAZPENEN ARGITALPENA

2025eko uztailaren 29ko EHAAn argitaratuko dira ondorengo kategoria hauetako estatutupeko langile finkoen izendapenak jasotzen dituzten ebazpenak:

 

EGONKORTZEKO EPEa

 

OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEK.

GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

 

2020-2021-2022 EPEa

 

OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEK.

GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

 

Esleitutako lanpostuaz jabetzeko epea 2025eko uztailaren 30etik 2025eko abuztuaren 29ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.

 

Web bidezko aplikazioan” uztailaren 21etik aurrera eskatu ahal izango da hitzordua adierazitako kategorietako lanpostuez jabetzeko.

 

Ebazpen horiek gaur argitaratuko dira, informazio gisa, Osakidetzaren webgunean.

 

·         2020-2021-2022ko EPEko aipatutako kategoriei dagokienez, gaur argitaratuko dira “2020-2021-2022ko EPEa” webgunean Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipena:

 

OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT

ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI MAILAKO TEK.

GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

 

2020-2021-2022ko EPEko Izangaien behin betiko ebazpenak eta dagozkien destinoen esleipenaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 14tik 2025eko abuztuaren 13ra bitartekoa izango da; horretarako, 2020-2021-2022ko EPEko webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.

·         Egonkortzeko EPEko (oposizio-lehiaketa sistema) Ospitaleko Erradiofisikako FEMTen deialdiari dagokionez, ebazpen bat argitaratuko da, izangaien eta destino-esleipenen behin betiko Ebazpena aldatzeko.