2020-2021-2022KO ETA EGONKORTZEKO EPE-A (ERRESULTA-FASEA): ERRESULTA-ESKAINTZAREN ARGITALPENA (I)
2025eko abuztuaren 29an argitaratu dira Osakidetzaren Egonkortzeko EPEaren / 2020-2021-2022ko EPEaren webguneetan erresulta-eskaintza duten ebazpenak; zehazki, kategoria hauei dagozkienak:
EGONKORTZEKO EPEa
ZAINKETA ARINGARRIEN FEM
NEUROFISIOLOGIA KLINIKOKO FEM
EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GOI MAILAKO TEK.
TERAPEUTA OKUPAZIONALA
MANTENTZE LAN MEKANIKOETAKO OF.
2020-2021-2022 EPEa
TORAXEKO KIRURGIAKO FEM
Ebazpen horien I. eranskinean (destinoa aukeratzeko aukera duten izangaiak) jasotako pertsonek destinoak aukeratzeko izango duten epea 2025eko irailaren 1etik 2025eko irailaren 5era bitartekoa izango da, biak barne.
Epe berean, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aipatutako ebazpenen aurka, eta Egonkortzeko EPEaren / 2020-2021-2022ko EPEaren webgunean eskuragarri dagoen aplikazioa erabili beharko dute.
