2020ko egoiliar berrientzako jarraibideak

Pertsonalean kontratua egiteko: Profesionalen Arretarako Unitatetik pasatu (Arantzazu eraikineko beheko solairuan), datu pertsonalen orria betetzeko eta honako hauek aurkezteko:

  • espedienterako argazki bat, karnetaren tamainakoa
  • titulazioa eta NANa, behar bezala konpultsaturik (edo, bestela, originala eta kopia ekarri, eta geuk konpultsatuko ditugu)
  • Gizarte-Segurantzako zenbakia
  • Bankuko datuak, nomina helbideratzeko (20 digitu)
  • Elkargokide-txartela; elkargokide egiteko, aurrez hitzordua hartu behar duzue (Bulegoa: 943 276 300)
  • Ministerioaren esleipenaren egiaztagiria
  • Justizia Ministerioko sexu-delitugileen erregistro zentralaren egiaztagiri negatiboa (pdf)

Izapide horiek irailean egin daitezke

Zalantzarik baduzu, deitu Pertsonaleko telefono hauetara: 943-007393, 943-007238, 943-0021785

 

  • Bestalde, lanean hasi aurretik, osasun-azterketa egin behar duzue. Horretarako, deitu lehenbailehen Lan-Osasuneko idazkaritzara (Elena 943-007223, 943-003224)

 

Irakaskuntza-Batzorderako (Ama-haurren eraikina, -3 urdina; igogailu urdinetik bakarrik du sabidea):

  • Argazki bat, karnetaren tamainakoa

 

Ministerioak aurten 2020ko irailaren  21etik 25era bitartean ezarri du lanean hasteko data. Irakaskuntza-Batzordeak dei egiten dizuegu egoiliar guztiei bilera bat egiteko ospitaleko ekitaldi-aretoan (Arantzazu eraikineko 1. solairuan), uztailaren 21ean, goizeko 09:00etan. Lehenengo prestakuntza-saioa 11:00etan izango duzue, taldeka. Bilera horretan adieraziko dizuegu zer prestakuntza jasoko duzuen hurrengo egunetan, zuen zerbitzuetan lanean hasi aurretik. Irailaren 25ean hasiko zarete lanean (egun hori da kontratua egiteko ezarri dena, Ministerioak adierazitakoarekin bat).

Edozein arrazoirengatik irailaren 25a baino lehen etorri ezin baduzue, abisatu, mededez.

Irakaskuntzako telefonoa da: 943-007330

Ikasketaburua: Begoña Azkarate Ayerdi

Irakaskuntzako teknikaria: Carmen Perea Gutierrez