2021eko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrendak argitaratu dira

Gaur, urtarrilak 25, argitaratuko dira Erizaina, Osasun Mentaleko Erizaina, Lan Osasuneko Erizaina, Familiako eta Komunitateko Erizain Espezialista, Emagina eta Erizaintzako Laguntzailea kategorietako aldi baterako kontratazioko behin-betiko zerrendak (2021eko kontratazio-zerrendak), bai izendapen luzeenak, bai laburrenak.

Zerrenda hauek urtarrilaren 26an jarriko dira indarrean.

Errekurtsoak aurkezteko epea: 2023ko otsailaren 27ra arte, barne.