2021eko aldi baterako kontratazioko zerrendak – Epea berriro irekitzea

2021eko aldi baterako kontratazioko zerrendetan izena emateko epea irailaren 23an aldi batez etetea eragin zuten arazo teknikoak konpondu ondoren, berriro ireki da izena emateko epea. (1227/2021 ebazpena).

2021eko urriaren 4ko asteleheneko 09:00etatik aurrera gaituta egongo da Enplegu Publikoaren aplikazioa, kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaera egiteko. Epea 2021eko azaroaren 4ko 14:00ak arte luzatuko da.

Irailaren 23an egindako eskaera guztiak baliogabetuta geratu dira, ezin delako bermatu datu guztiak osoki jaso direnik. Eskaera egin zuten guztiekin harremanetan jarriko gara, horren berri emateko eta beste eskaera bat egin behar dutela esateko.

Informazio gehiago