Egoiliar berrientzako jarraibideak (Donostiako Unibertsitate Ospitalea-2025)

Donostia Unibertsitate Ospitalea

 

Pertsonalean kontratua egiteko: Profesionalen Arretarako Unitatetik pasatu (Arantzazu eraikineko beheko solairuan), datu pertsonalen orria betetzeko eta honako hauek aurkezteko:

  • Titulazioa eta NANa, originala eta kopia, bertan konpultsatzeko
  • Gizarte-Segurantzako zenbakia
  • Bankuko datuak, nomina helbideratzeko (20 digitu)
  • Elkargokide-txartela; elkargokide egiteko, aurrez hitzordua hartu behar duzue (Bulegoa: 943 276 300)
  • Ministerioaren esleipenaren egiaztagiria
  • Justizia Ministerioaren Sexu-delitugileen Erregistro Zentraleko egiaztagiri negatiboa 
  • http://www.msssi.gob.es/profesionales/formacion/docs/CertfNegtRegistroDelincuentesSexuales.pdf

Zalantzarik baduzue, deitu Pertsonaleko telefono hauetara: 943-007393, 943-007238

Lanean hasi aurretik, osasun-azterketa egin behar duzue. Horretarako, deitu lehenbailehen Lan-Osasuneko idazkaritzara (Elena 943-007223, 943-003224), haiek oraindik ez badira zuekin harremanetan jarri.

 

Halaber, Ospitalera zatoztenean, Ama-haurren eraikineko -3 urdinean dagoen Prestakuntza Zerbitzura joan behar duzue (igogailu urdinetik bakarrik du sarbidea), zuen datuak emateko eta aurkezteko:

  • Argazki bat, karnetaren tamainakoa

Ematen diguzuen helbide elektronikora idatziko dizuegu jakinarazteko sartze-data zein izango den, informazioa non jaso dezakezuen, ospitaleko harrera nola egingo den, eta abar. Edozein galdera baduzue, Prestakuntza Zerbitzuan argituko dizkizuegu zalantza guztiak.

Prestakuntzako telefonoa: 943 007330 / 943 003472

Ikasketaburua: Begoña Azkarate Ayerdi. BEGONA.AZCARATEAYERDI@osakidetza.eus

Prestakuntzako teknikaria: Carmen Perea Gutierrez. MARIACARMEN.PEREAGUTIERREZ@osakidetza.eus

Prestakuntzako idazkaria: LIERNI.PENAGARIKANOMANTEROLA@osakidetza.eus