2022ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina eta COVID-aren aurkako oroitzapeneko dosia Osakidetza-Donostialdeko ESIko langileentzat

Urriaren 3an abian jarri da gripearen eta COVIDaren aurkako profesionalentzako txertaketa kanpaina.

Sasoiko gripearen aurkako profesionalentzako txertaketa kanpaina abenduaren 31 arte luzatuko da. COVIDaren aurkako kanpaina (oroitzapeneko dosia), aldiz, behar adina luzatuko da, eta datak dagokien epean jakinaraziko dira.
• Bi txertoak batera hartzea aukeratu dezakezu (Osasun Ministerioaren gomendioa jarraituz), edo bi zita desberdinetan.
• COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko, txertaketa-pauta osoa izan behar duzu, eta azken dosia duela 5 hilabete baina lehenagokoa izan behar da. Halaber, beharrezkoa da azken 5 hilabeteetan infekziorik pasatu gabe egotea.

Ospitalez Kanpoko Arretako langileek (lehen mailako arretakoek eta osasun-zentroetan kokatutako arreta espezializatukoek) lan egiten duten osasun-zentroan jasoko dute txertoa, zentro bakoitzeko antolakuntzaren arabera.

Donostiako Unibertsitate Ospitalean ZITA INTRANETEAN hartu behar da, esteka honetan sartuta:
http://s632030hitzor01/osid-egutegia/login.php

Aukera hauek egin daitezke:
• Gripearen + COVIDaren aurkako txertaketa
• Gripearen aurkako txertaketa
• COVIDaren aurkako txertaketa

AUKERATUTAKO ZITA-ORDUA ERRESPETATU BEHARKO DA.

Zerbitzu bereko langileak batera ez txertatzea gomendatzen da.

Lekua:
Txertaketa Gipuzkoa eraikinaren 2. B unitatean egiten hasiko da (antzinako eguneko ospitalean), baina azaroan Lan Osasunera pasatuko da. Unitate horretara sartzeko, 2.A solairutik ez pasatzea gomendatzen da.

Txertaketari buruzko informazio gehiago eta ohiko galderak kontsultatzeko, sartu Donostialdeko ESIko intranetean, Lan Osasunaren atalean.