2023ko udal hauteskundeetan parte hartzeko baimena

Hurrengo udal-hauteskundeak direla eta Osakidetzako langileei eragin diezaieketen egoerei dagozkien baimenak aplikatzeari dagokionez, ohar batzuk egin nahi dizkizuegu, aplikazio horrek hauteskunde-eguneko orduetan lan asistzentziala hobeto garatzea berma dezan.

  • Alde batetik, langileek botoa emateko duten denborari dagokionez, eta kontuan hartuta arauaren testuak ezartzen duela absentziaren gehieneko epea 4 ordukoa izango dela, botoa ematera joan diren hauteslekuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Absentzia nahitaezko betebehar gisa izapidetuko da, eta eskabideari egiaztagiria erantsiko zaio.
  • Bestalde, apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuak, hauteskunde-prozesuak arautzen dituenak, adierazten duenez, administrazio publikoek, beren langileei dagokienez, beharrezko neurriak hartuko dituzte hauteskunde-egunean beren zerbitzuak ematen dituzten hautesleek gehienez 4 ordu libre izan ditzaten beren lan-ordutegian boto-eskubidea baliatzeko, eta ordu horiek ordaindu egingo zaizkie. Hori dela eta, garrantzitsua da arrazoi horrengatik alde egingo duten pertsonek hori egitea, Zerbitzuetan arretarik eza sor ez dadin. Hori dela eta, pertsona horien premiak eta asistentzia-jardueraren estaldura kontuan hartuta, langileen absentzia-tarteak adostu beharko dira, ohiko zereginetan eragin txikiagoa izan dezaten.

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, Jarraibidea kontsultatu