2024ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina eta COVIDaren aurkako oroitzapeneko dosia Osakidetza – Donostialdeko ESIko langileentzat
Urriaren 7an abian jarriko da gripearen eta COVIDaren aurkako profesionalentzako txertaketa kanpaina.
Langileen urtaroko gripearen aurkako txertaketa kanpainak abenduaren 31 arte iraungo du. COVIDaren aurkako kanpainari dagokionez (oroitzapeneko dosia), beharren arabera mantenduko da, eta daten berri ematen joango gara.
- Bi txertoak batera hartu ditzakezu, edo egun Ez dago inolako arazorik bi txertoak egun berean hartzeko.
- COVIDaren aurka hartutako txertoen kopurua edozein dela ere, oroitzapeneko dosi bakarra hartu behar da.
- COVIDaren aurkako txertoa hartu ahal izateko, beharrezkoa da azken 3 hilabeteetan COVIDaren infekziorik eduki ez izana (edo oroitzapen-dosirik hartu ez izana).
Txertoa hartzeko ZITA INTRANETEAN hartu behar da, hemen
http://s632030hitzor01/osid-egutegia/login.php
Bi aukera daude:
- COVIDaren txertoa hartzea, eta gripearena aukeran (aukera honek balio du soilik COVIDaren aurkako txertoa hartzeko, eta baita COVIDarena eta gripearena batera hartzeko ere).
- Soilik gripearen aurkako txertoa hartzea
AUKERATUTAKO ZITA-ORDUA ERRESPETATU BEHARKO DA.
Hasiera batean, txertaketa Barne Medikuntzako kontsultetan egingo da, Amara eraikineko beheko solairuko 5. kontsultan ( kanpoko sarrerako atea Larrialdi Orokorren parean dago); azaroan, ordea, txertaketa Lan Osasunean egingo da.
OSPITALEKOAK EZ DIREN LANGILEAK BEREN ZENTROAN TXERTATUKO DIRA, AURREKO ALDIETAN EGIN IZAN DUTEN BEZALA.
Txertoari buruzko informazio gehiago eta ohiko galderak kontsultatu ditzakezu Donostialdeko ESIko intranetean, Lan Osasunaren atalean.
