2025 Enpresen Lasterketan Donostialdeko ESIko bi talde beren sektoreko TOP 10ean sailkatu dira
Joan den igandean, Donostiako kaleetan igarotzen den Enpresa-Lasterketaren XVI. edizioa ospatu zen. Lasterketa horretan Donostialdeko ESIko hainbat zerbitzutako 28 taldek parte hartu zuten, eta horietako bi “Osasuna eta bioteknologia” sektoreko lehenengo hamarren artean geratu ziren; hain zuzen, hirugarren eta bosgarren postuetan.
Bestalde, Biogipuzkoako 5 talde aurkeztu ziren, eta talde horietako bat “Hezkuntza eta ikerketa” sektoreko zortzigarren postuan geratu zen.
Guztira 4.056 pertsonak parte hartu zuten bertan, aurreko urteko 3.428ko kopurua gaindituz.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik, eta bizi-ohitura osasungarrien bidez osasuna sustatzeko eredu izateagatik.