2025eko egoiliarrei harrera egiteko ekitaldia

Atzo, ekainak 5, egoiliartza gure ESIan egingu duten ikasleei harrera egiteko ohiko ekitaldia egin zen Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

Begoña Azcarate Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ikasketaburuak aurkeztu zuen ekitaldia, eta ongietorria egin zien bertaratutakoei.

Agustin Agirre Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea, Sara Arévalo zuzendari medikoa, Eider Uzkudun Integrazioko zuzendaria eta Izaskun Ferrer eta Eli Barandiaran erizaintzako zuzendariordeak eskerrak eman zizkieten ikasleei Zuzendaritzaren izenean, gure ESIa aukeratu zutelako beren prestakuntzarako.

Ondoren, ESIko hainbat zerbitzutako ordezkariek egoiliartza egiteko informazio garrantzitsua eskaini zieten bertaratutakoei.

Ongi etorri denoi