2025eko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdia
Gaur, 2026ko urtarrilaren 26an, EHAAn argitaratu da 2081/2025 Ebazpena, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez arautzen diren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2025eko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak, bai eta 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldiei dagozkienak ere, deialdiak arautu zituzten ebazpenetan eskatutako sarbide-betekizunak ez zituzten profesionalentzat.
Eskaera egiteko epea 2026ko urtarrilaren 27tik otsailaren 26ra izango da.
