2026ko gripearen eta COVIDaren aurkako profesionalentzako txertaketa kanpaina
Urriaren 5ean abian jarriko da gripearen eta COVIDaren aurkako profesionalentzako txertaketa kanpaina. Kanpainak abenduaren 31ra arte iraungo du.
-
Bi txertoak batera hartu ditzakezu, edo egun desberdinetan.
-
COVIDaren aurka hartutako dosien kopurua edozein dela ere, oroitzapeneko dosi bakarra hartu behar da.
-
COVIDaren aurkako txertoa hartu ahal izateko, beharrezkoa da azken 3 hilabeteetan COVIDarekin ez gaixotu izana (edo azken hiru hilabeteetan dosirik hartu ez izana).
DONOSTIAKO UNIBERTSITATE OSPITALEA:
Lan Osasuneko Txertaketa-gunea
Txertoa hartzeko ZITA DONOSTIALDEKO ESI-KO INTRANETEAN hartu behar da, Lan Osasuneko atalean, esteka honetan sartuta:
http://s632030hitzor01/OSID-Egutegia/login.php
Bi aukera daude:
-
COVIDaren txertoa hartzea, eta gripearena aukeran (aukera honek balio du COVIDaren aurkako txertoa soilik hartzeko, baita COVIDarena eta gripearena batera hartzeko ere).
-
Gripearen aurkako txertoa bakarrik jartzea.
AUKERATUTAKO ZITA-ORDUA ERRESPETATU BEHARKO DA.
Txertaketa hemen hasiko da: Amaia eraikina, 0 solairua, 10. kontsulta (Larrialdi Orokorren parean)
Kokapena aldatzen bada intranetaren bidez eta ziten aplikazioan jakinaraziko da.
OSPITALEKOAK EZ DIREN LANGILEAK BEREN ZENTROAN TXERTATUKO DIRA, AURREKO ALDIETAN EGIN IZAN DUTEN BEZALA
Txertaketari buruzko informazio gehiago eta ohiko galderak kontsultatzeko, sartu Donostialdeko ESIko intranetean, Lan Osasunaren atalean.
