2026ko mugikortasunaren behin-behineko zerrendak argitaratu dira
Zuzendari gerentearen 2026ko otsailaren 18eko 1160/2026 Ebazpenaren bitartez, Donostialdeko ESIan zerrenden bidez egiten den behin betiko eta aldi baterako barne-mugikortasun prozesuaren barne, onartu/baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen da, baita unitateka/zentroka dauden behin betiko zerrendak ere, 1160/2026 Ebazpenak onartuak.
Behin-behineko zerrendak argitaratzen diren egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko edo, hala badagokio, aukeratutako destino guztiei edo batzuei uko egiteko.
Epea 2026ko otsailaren 26tik 2026ko martxoaren 11ra bitartekoa izango da (egun hori barne).
Erreklamazioak eta/edo uko egiteak, non interesdunaren izen-abizenak, NANa eta kategoria jasoko diren, posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: OSID.UAP@osakidetza.eus
