Paziente honek penizilinarekiko alergia du benetan?

Osasun sistemarekin harremanetan jartzen direnen % 10-15 inguruk uste dute alergia diotela penizilinari, baina uste da etiketa hori daramaten paziente gehienek (% 90ek, gutxi gorabehera) ez dutela egiazko alergiarik, eta horrek ondorio kliniko, terapeutiko eta ekonomiko garrantzitsuak ditu.

Penizilinarekiko alergiaren susmo okerrak tratamendu aukerak mugatzen ditu, espektro zabaleko antibiotikoen erabilera bultzatzen du, eta mikrobioen aurkako erresistentzia, albo-ondorioak eta kostu sanitarioa areagotzen ditu.

Alergologiako Zerbitzuak eta PROA taldeak dokumentu bat egin dugu. Bertan, horrelako kasuak nola identifikatu behar diren eta alerta faltsuak azterketarik egin behar izan gabe desaktibatzeko zer urrats eman behar diren azaltzen da modu laburrean. Beherago ikusi edo deskargatu dezakezue dokumentua. Bestalde, poster bat ere prestatu dugu, nahi baduzue zuen osasun-zentroetan edo zerbitzuetan jartzeko (Alergologia Zerbitzuan edo Komunikazio Unitatean jaso dezakezue).

Horrelako etiketak modu proaktiboan berrikustea funtsezkoa da gure pazienteen segurtasuna eta arretaren kalitatea hobetzeko.

Dokumentua

Posterra