Bihotz-errehabilitazioa

NORTZUK GARA

Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea profesionalez osatutako diziplina anitzeko talde batek osatzen du: psikologoak, kardiologoak, mediku errehabilitatzaileak, erizainak eta fisioterapeutak.

Gure pazienteei arreta hobea emateko, bihotz-gaixotasunari buruzko neurriak eta informazioa biltzen dituen PROGRAMA bat egin dugu. Bai eta online hitzaldi batzuk ere, gaixotasunari eta haren tratamenduari buruzko hainbat alderdi jorratzeko.
Bihotz-errehabilitazioko Unitatea Donostia Unibertsitate Ospitaleko Amara eraikineko 3. solairuan dago.

Helbidea:
Begiristain Doktorea pasealekua 14
20014 Donostia, Gipuzkoa

Unitate honekin harremanetan jarri behar baduzu, deitu telefono honetara: 943 007 528

 

SARRERA LIBREKO HITZALDIAK

Etiketatze nutrizionala

Bideo honetan nutrizio-etiketen gomendio orokorrak ikusiko ditugu.

Hizlaria: Francisco Madruga Carpintero – Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 


Tratamendu medikoa kardiopatia iskemikoan

Bideo honetan gaixotasun koronarioko medikazioaren gaia jorratuko dugu.

Hizlaria: Joana Reparaz Mendinueta – Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 


Ariketa fisikoaren onurak

Bideo hauetan jarduera fisikoak gaixotasun kronikoen eta desgaitasunaren tratamenduan dituen onurez hitz egingo dugu.
Ariketa fisikoaren programa ere aurkeztuko dugu Bihotz-errehabilitazioko Unitatean.
Hizlaria: Francisco Madruga Carpintero – Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 

 


Gaixotasun kardiobaskularra

Bideo honetan gaixotasun kardiobaskularrarekin lotutako alderdiei buruz hitz egingo dugu: sindrome koronarioak eta beste batzuk.
Hizlaria: Jose Antonio Alarcón Duque – Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 


Dieta mediterraneoa eta arrisku-faktore kardiobaskularrak

Bideo honetan dieta mediterraneoak gaixotasun kardiobaskularrean duen eragina ikusiko dugu, baita arrisku-faktore kardiobaskularrak ere.

Hizlaria: María Gómez Pérez – Donostialdeko ESIko Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 


Gaixotasun koronarioarekiko egokitzapen psikologikoa

Atal honetan hainbat gairi buruz hitz egingo dugu, besteak beste: tabakoaren eragina, nola eragiten dion gaixotasuna pertsonari ikuspegi psikologikotik.
Hizlaria: Xabier Arrazola Etxeberria – psikologo espezialista Psikologia Klinikoan. Donostialdeko ESIko Psikiatriako Zerbitzua-Bihotz-errehabilitazioko Unitatea.

 

Sarrera

Arnasketa

Erlaxazioa