24. Korrika: Euskara Gara

Pasa den martxoaren 25ean ziztu bizian igaro genuen Donostialdeko ESIak eskuratutako Korrikako kilometroa. Bertan, “EUSKARA GARA” lelopean, gure ESIa osatzen duten zentroetako langileen talde handi batek hartu zuen parte.

Ibilbidean jai-giroa eta energia nabari ziren, eta parte-hartzaile guztiek une alai, dibertigarri eta aldarrikatzaile batez gozatu zuten.