4D-HEALING Europako partzuergoaren topaketa Biodonostian

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak 4D-HEALING Europako proiektuaren bigarren topaketa egin zuen urtarrilaren 30 eta 31n. Europar proiektu honek Marcos J. Araúzo-Bravo doktoreak, Biologia Konputazionala eta Sistemen Biomedikuntzaren Taldeko buruak, zuzentzen du, eta Ehun Ingeniaritza Taldeko buru den Izeta doktoreak ere parte hartzen du.

Bilera horretan, partzuergoko kideek proiektuaren zereginetan egindako aurrerapenak bateratu zituzten eta proiektuaren bigarren zatian jarraitu beharreko estrategia adostu zuten. Labur-labur, giza larruazaleko zaurien orbaintze arrakastatsua zelula bakarraren mailan molekularki karakterizatu nahi du proiektuak, zauri-ohantzearen hiru dimentsio espazialetan zelula-mailan orbaintzearen bilakaera dinamikoa definitzen duen lau dimentsioko mapa bat lortuz. Era berean, sortutako ezagutza praktika klinikora eraman nahi du, prozesu hori modulatu dezaketen botikak detektatu eta birkokatuz, zauriak larruazalaren orbaintze-akatsengatik kroniko bihurtzen diren pazienteetan.

Proiektua diziplina anitzekoa da, eta medikuen, gaixo-elkarteen ordezkarien, industriaren, biologoen, matematikarien eta sistemen konputazioan eta biologian adituak diren Europako hainbat herrialdetako adituen parte-hartzea du.

Proiektua ERACoSysMed sistemen medikuntzaren 2017ko ERA-Net deialdian finantzatu zen (www.eracosysmed.eu; H2020). Biodonostiaren parte hartzea Instituto de Salud Carlos III (ISCIII; AC17/00012) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute.