Antonio Peñaren margolan-erakusketa

Donostia Unibertsitate Ospitaleko sarrera nagusian, Antonio Peñaren margo-erakusketa ikus dezakezue “Meeting de trot” izenburua duena.

Hemen dituzue artistak bere erakusketari buruz esandakoak:

Lehen begiratuan, aurkezten den lanaren gaia zaldi trostarien lasterketak dira. Lasterketa hauek hipika-kirol bat dira, non parte hartzen duten zaldiek trosta mantendu behar duten, zalduna garraiatzen duen gurdi oso arin bati tira egiten dioten bitartean.

Hala ere, obra sail hau dekonstrukzikoari buruzko ikerketa lan baten barruan kokatzen da. Autorea 2011tik ari da dekonstrukzioa lantzen. Dekonstrukzioaren estrategiak ikerketa-eremu batean kokatzen du behatzailea, zentzuaren aztarnaren edo arrastoaren atzetik, aurki daitekeen arrasto bakarra bera, behatzailea, baino ez dela jakiten duen arte. Zentzua planteatutako gaietan, trazan, zalantzan edo ziurgabetasunean egongo da.
Mugimenduaren estetika lantzen da hemen. Lasterketen helburuaren kontraesanetik sortzen den plastika: irabazteko ahalik eta azkarren korrika egitea, eta zaldiaren izaera bera. Zaldi trostariaren entrenamendua abiadura irabazi ahal izateko naturaz duen hori galaraztean datza: lauhazka.
Artistarentzat, ordea, gorputza eta mugimendua eszenatoki sinboliko batean garatzen dira, lirismorako, fantasiarako eta poetikarako espazio egoki batean. Pizten diren irudi mental ugarien bidez, sormen askea eta iradokizunez betea izateko beharrezko lizentziak ematen dizkigu. Horrek guztiak fantasiazko unibertso bat sortzen du, modu kolektiboan kode koreografiko batean antola daitekeena, espazio- eta denbora-egituretan: espazioan mugimendua sortzeko ahalegina, mugimendu kolektiboen antolamendu geometriko eta tridimentsionalak ematen dizkigun aukera amaigabeekin jolastuz.
Amaitzeko, mugimenduaren adierazpen-dimentsioak barne hartzen ditu norberaren mundua adierazteko (adierazkortasuna) eta gainerakoekin partekatzeko (komunikazioa) asmoa biltzen duten mugimen-adierazpen guztiak, osagai estetiko esanguratsua (estetika) duten sorkuntza-prozesu originalen bidez.
Antonio Peña (Azpeitia, 1962)