“Osasun Leku” programa osasun-profesionalentzat

Chillida Lekuk eta Orona Fundazioak Osasun Leku izeneko ekimena aurkeztu dute. Pandemiak osasun arloko profesionalei eragindako ondorioak arintzeko asmoz, zuzentzen den programa da.

Osasun Leku programa estres egoerak eta lan jardunaldi luze eta biziei jasaten ari diren osasungintzako profesionalei zuzenduta dago. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak neke fisiko eta mentala eragiten du, eta denboran luzatzen ari da. Horrek ziurgabetasun handia eta segurtasunik eza ere eragiten ditu. Izan ere, osasun mentalean ondorio larriak ditu; alegia, loezina, antsietatea, depresioa eta estresa areagotuz.

Osasun Leku programak Chillida Lekuren ateak zabaltzen dizkie osasungintzako langileei, museora bisita esperientzia lagungarria izatea nahi du, gu zaintzen gaituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Proposatutako jarduerak malgutasun psikologikoa, bizipen kontzientea, irekitasunean eta inplikazioan oinarritzen dira. Proiektu honek artelana zuzenean ikusteko aukera ematen du, garunean modu positiboan jarduten duen eta bizi-bultzada indartzen duen ekintza da. Osakidetzako Juan Carlos Irurzun psikiatriako medikuak eta Chillida Leku museoko Hezkuntza eta Ikerketa sailak amankomunean eginiko lanean, koaderno bat argitaratu dute. Bertan, laguntza psikologikoa ematen duten ariketak daude. Haren edukiabanaka egiteko diseinatuta dago, artelanarekiko harremana zuzenagoa eta emozionalki ere lotura haundiagoa lortuaz.

Jarduera 2021eko otsailetik ekainera bitartean eskainiko da, museoa irekita dagoen orduetan, eta doakoa izango da euskal osasun sistema publikoko profesionalentzat. Webgunean, edo museoko leihatilan eskuratu ahal izango dute sarrera, bertan bisitan lagunduko dien koadernoa emango zaielarik.

Informazio gehiago