Datorren otsaialaren 25ean ospatuko da Kokleako Inplantearen Mundu Eguna

Otsailaren 25ean Kokleako Inplantearen Mundu Eguna ospatuko da. Donostialdea ESIa Osakidetzaren sareko erreferentziazko zentroa da kokleako inplanteetan; hala, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Errioxako kasu guztiak artatzen dira bertan.

Kokleako Lehen  inplantea 1991n egin zen gure ospitalean, eta Espainiako lehen koklea inplantea hiru urte lehenago ezarri zen.

Donostialdea ESIaren Kokleako Inplanteen Programako lantaldeak inplantea jarriko zaien pazienteen aukeraketa egokia egiten du lehenik; gero, otologian adituak diren kirurgialariek ebakuntza eraginkortasunez burutzen dute, eta, azkenik, errehabilitazio sistema optimo batek ematen dio amaiera ebakuntza-prozesuari.

Gaur egun, Donostialdea ESIko Otorrinolaringologiako Zerbitzuak bi proiektu garrantzitsutan parte hartzen du. Batetik, GHELP proiektuan; nazioz gaindiko lankidetza-proiektu horretan SUDOEko zazpi herrialdetako erakundeek parte hartzen dute, hipoakusiaren detekzio eta tratamendu berrien erronka amankomun honekin: sintomen tratamenduan oinarritutako medikuntza batetik arazoa tratatzera bideratutako medikuntza pertsonalizatu batera pasatzeko ezagutza eta teknologia bateratzea.

Bigarren proiektua Nire Klokea deitzen da, eta bertan parte hartzen dute BCBLko Irene Arrieta eta Marina Kalashnikova ikertzaileek. Proiektu horrek entzumen-galera izanik Donostialdea ESIan inplantea ezarri zaien haurtxoen gaitasun linguistikoa ikertzen du.