6. Prestakuntza Astea

Aurten 6. Prestakuntza Astea egingo da eta bizi dugun egoera dela eta aldaketa batzuk izango ditu: COVIDen ezagutza klinikoan kudeatzean zentratu da eta online formatuaren aldeko apustua egin da.

 

Ez da inskripziorik beharko, sartzeko esteka eta pasahitza bidaliko dira. Saio bakoitzak 500 lagunentzako lekua izango du, eta sartze ordenaren arabera egingo da. Saioak grabatu eta geroago zabalduko dira.

ZER
#6SF programa errealitate berrira egokitzen da, bi prestakuntza-jarduera motarekin:

*Jakinsarea-ko online ikastaroak (sarbidea izango dute ikastaroak zuzentzen zaizkien langileak. Akreditazioa banakakoa da)

*Zoom bidezko zuzeneko saioak 

6. Prestakuntza Astearen EGITARAUA

NOIZ
Urrian ostegunero
NON
Zuzeneko saioak Zoom bidez ikusi ahal izango dira (saio bakoitzaren barruan zehazten dira sarbide-gakoak eta Zoom erabiltzeko eskuliburuak erantsi dira). Gainera, streaming saioak proiektatzeko, ondorengo prestakuntza-gelak gaitu dira:

 

 

GELA KOKAPENA GEHIENEKO ESERLEKUAK
Ekitaldi Aretoa Aranzazu eraikineko 1. solairua 40
5-6 gelak Aranzazu eraikineko 3. Solairua;

Zuzendaritza aldean

14
2-3 gelak Aranzazu eraikineko 0. Solairua;

Ama-haurrentzarako korridorea

16
Sala 4 Amara eraikineko 4. Solairua 18

 

 

Zoom bideokonferentzia-sistema bat da, lanpostuetatik eta gailu mugikorretatik irisgarria, eta horrek bilera birtualak egitea errazten du.


NOLA SARTU

1. IZENA EMAN

·         Ireki Zoom aplikazioa/programa

·         Sakatu “SSOrekin sartu”

·         Zoom domeinua: Osakidetza.zoom.us

·         Posta kontua: < NAN> @osakidetza.eus

·         Pasahitza: Osakidetzaren ohiko pasahitza

·         Informazio gehiago: OSAKIDETZAko INTRANETean


2. Saioan Zoom bidez sartu eta gakoak sartu

NORI ZUZENDUA
Saio bakoitzean zehazten da nori zuzenduta dagoen.
AKREDITAZIOAK
Honako baldintza hauek betetzen dituzten langileek bakarrik izango dute kredituak jasotzeko aukera:

·         Prestakuntza berari zuzendua egotea

·         Saio horien %100ean egotea

·         Gutxienez 2,5 orduko prestakuntzara joatea

·         Gogobetetze-inkesta betetzea

 

ONLINE IKASTAROAK
Jakinsarean sartuz, “Nere Jarduera Jakinsarean” klikatu eta gero “Prestakutnza Eskaintza”.