Donostialdeko ESIaren 7. Prestakuntza Astea

Donostialdea ESIko Ezagutza eta Berrikuntza Kudeatzeko Unitateak – IZARKI Prestakuntza Batzordearekin batera 7. PRESTAKUNTZA ASTEA antolatzen du.

7. PRESTAKUNTZA ASTEA irailaren 30ean, urriaren 7an, 14an eta 21ean egingo da. 40 prestakuntza-jarduera baino gehiago egingo dira Zoom bidez, eta ondoren grabatuko eta zabalduko dira.

Saioei buruzko informazio guztia eskuragarri duzu Donostialdea ESIko intranetean, esteka honetan:

https://donostialdea.osakidetza.eus/
Ezagutza – Formakuntza – Prestakuntza astea: 2021

 

IZEN-EMATEA

• Izen-ematea saio bakoitza baino astebete lehenago egin ahal izango da, Jakinsarea-Prestakuntza-eskaintzaren bidez*
• Saioaren egunean, estekaren bidez (programa Intraneten)
*Jakinsarearen bidez izena eman duten pertsonak Outlook egutegian sartuko dira.
* Saioa lan orduetan izango balitz, parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango litzateke arduradunaren baimena izatea.

 

AKREDITAZIOAK

Saioen akreditazioa eskatu zaio Osasun Jardueren Prestakuntzako Euskal Kontseiluari. Honako baldintza hauek betetzen dituzten langileek bakarrik izango dute kredituak jasotzeko aukera:

Prestakuntza bere kategoriara zuzenduta egotea
• Saiora behar bezala identifikatuta sartu izana (ikusi saioaren barruan sartzeko jarraibideak)
• Saioaren % 100era joatea
Gutxienez 2 orduko prestakuntzara joatea
• Gogobetetze-inkesta betetzea

Eskerrik asko irakasle bezala parte hartuko duzuen profesional guztiei zuen ezagutzak Donostialdea ESIko beste profesional batzuekin partekatzeagatik. Profesional guztiei eskainitako ekintzetan ikasle bezala parte hartzera animatzen zaituztegu.