Donostialdeko ESIko Donostia Unibertsitate Ospitaleko profesionalen gripearen aurkako txertaketa

Urriaren 18az geroztik, aurreikusita dago gripearen aurkako txertoa jartzea Donostialdeko ESIko profesionalei

DATAK ETA KOKAPENA

– Urriaren 18tik azaroaren 19ra, Donostia Unibertsitate Ospitaleko profesionalak barne-medikuntzako kanpo-kontsultetan jarriko dute txertoa (sarbidea etxeko ospitalizazioaren ondoan).

– Azaroaren 22tik aurrera, Oinarrizko Prebentzio Unitatean egingo da txertaketa.

NOLA HARTU HITZORDUA

Txertoa jartzeko, profesional guztiek hitzordua hartu beharko dute aurrez, horretarako prestatu den web-aplikazio honen bidez:  http://s632030hitzor01/OSID-Egutegia

Donostialdeko ESIaren intranetaren bidez ere sar daiteke aplikazio horretan, bai orri nagusitik, bai Prebentziorako Oinarrizko Unitatearen ataletik ere.

ORDUTEGIA

astelehenetik ostiralera

8:00etatik 15:15era

Lehen mailako arretako profesionalak beraien osasun zentroetan txertatuko dira, azken urteetan egin duten bezala