Baso Bainuak Donostialdeko ESIko langileentzat

Aurten, bigarren urtez, Cristina Enea Fundazioak eta Udalak Baso Bainuak Donostian proiektua garatuko dute. Baso-bainuak prebentzioko eta osasunaren kontserbazioko praktika dira, eta azken hamarkadetan eginiko ikerketek berresten dute ongizatea hobetzeko, estresa arintzeko eta atsedena sustatzeko baliagarriak direla, naturarekin harremana berreskuratzea eta arreta osoko teknikak oinarri dituztelarik.

Proiektu horren bitartez, Donostiako berdeguneetan Baso Bainuak era egoki batean egin daitezkeela frogatu nahi dute, herritarren osasunerako onuragarri izan daitekeen zerbitzu bat diseinatze bidean, eta, idatzi honen bitartez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi gaituzte. Cristina Enea Fundazioaren webgunean aurki dezakezue informazio gehigarria: www.cristinaenea.eus/eu/baso-bainuak-sarrera

Aurten, pandemiak ekarri digun egoera estresagarria dela-eta, Cristina Enea Fundazioak eta Udalak dei berezia egin nahi die Donostialdeko ESIko langile guztiei.

Orain hasiko den fasearen aurkezpena apirilaren 20an izango da, 18:00etatik 19:00etara, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Zuzeneko saio praktikoekin apirilaren 27an hasiko dira ondorengo ordutegian: asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (8 saio).

Saioak gaztelaniaz izango dira
Izena emateko:
https://forms.gle/GyQuTkB5Ffiz4qFi9

Lekuak mugatuak direnez eskaerak jasotzen diren hurrenkeran emango dira.

Edozein zalantza baduzu jarri lasai gurekin harremanetan cristinaenea@donostia.eus helbidean