UPV-EHU Uda Ikastaroak: “Terapias avanzadas: del laboratorio al paciente y la sociedad”

2022/06/16-17 Miramar Jauregia

Zuzendariak: Julio Arrizabalaga. Zuzendari zientifikoa

 Lorea Blázquez dk.,  Ramón y Cajal eta Ikerbasque ikertzailea

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua

Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute.

Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten. Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.

Ikastaroaren programa eransten dugu.

Izen-emateak Uda Ikastaroen web-gunearen bitartez egin behar direla gogoratzen dizugu:

Bide batez, Osakidetza-ko Zuzendaritza Nagusiaren eta Uda Ikastaroko Fundazioaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, aurten Osakidetzako langileentzako matrikulako deskontua %75ekoa izango dela adierazten dizugu. Izena ematerakoan, eta deskontua gauzatu ahal izateko, osasuneko tarifa murriztua aukeratu eta erakundeko kide izatea egiaztatu beharko da. Horretarako, atxikitako inprimakia bete eta zure Giza Baliabide Zuzendaritzak sinatu eta zigilatu ondoren, izen emate plataformara igo beharko duzu.