Adintzearen ikerkuntzaren 10 urte laburtuak

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak hamar urte baino gehiago daramatza adintzea ikertzen, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Hala, Institutuak sustatzen dituen ikerketek honako hauek hartzen dituzte aintzat: adintzeran jatorria ezagutzea (animalia-ereduak, hurbilketa molekularrak eta biologia konputazionaleko metodoak erabiliz), eta Euskal Autonomia Erkidegoko pertsonen adintze osasungarrian ingurumenaren eta bizi-kalitatearen zenbait faktorek duten eragina. Joan den urtearen zehar hainbat jarduera egin genituen urtemuga ospatzeko, urrian Adintzearen Astearekin amaituz. Orain, IKAGURE deitzen dugun adintzeari buruzko ikerketa-estrategia horren mugarri nagusiak jaso ditugu memoria batean.

Irakurri gehiago