Agustin Agirre, Donostialdeko ESIko gerente berria

Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiak, joan den urtarrilaren 20an, Agustin Agirre Donostialdeko ESIko gerente berria izendatu zuen, ordura arte jardunean egon dena.

Agustin Agirrek 61 urte ditu eta mediku ikasketak egin ditu. UPV/EHUn medikuntzako unibertsitate-ikasketak egin ondoren, anbulatorioetan ordezkapenak eginez hasi zuen ibilbide profesionala, Deustuko Unibertsitatean enpresen kudeaketarako masterra (MBA) egiten ari zela.

Ondoren, Bidasoko Ospitaleko KKUko arduraduna eta Ospitale Probintzialeko finantza zuzendaria izan zen. Harrezkero, bere ibilbide profesionala kudeaketaren esparruko hainbat lanpostutan garatu du, baina beti asistentziatik oso gertu. Hala, Donostia laborategi bateratuko zuzendaria, Donostiako Ospitaleko, Bilbo-Basurtuko ESIko eta Debagoieneko ESIko zuzendari medikoa eta Asunción klinikako eta Pilarreko Klinikako zuzendari asistentziala izan da. Donostialdeko ESIko gerentzia onartu aurretik, Bidasoko ESIko gerente lanpostua betetzen zuen.

Agustinek, beraz, gure erakundean hedatu ahal izango duen esperientzia zabalarekin ekiten dio etapa berri honi.