Aieteko OZ-rako berariazko barne-mugigarritasuna: Familiako mediku fakultatiboa LMT

Abuztuaren 19ko 1036/2020 Ebazpenaren bidez, Aieteko OZ berrian familiako mediku fakultatibo LMT betetzeko hiru lanpostu behin betiko berariazko barne-mugigarritasunagatik betetzeko deialdia egiten da.
 
Eskabidea egin nahi duenak 10 egun balioduneko epean egin beharko du, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita (abuztuaren 20tik irailaren 2ra, biak barne).
 
Garrantzitsua: erabiltzaile-gidaren jarraibideak bete behar dira. Kiosko sarbidetik sartuz gero, derrigor aldatu behar duzu erabiltzailea; horretarako, zure NANa eta pasahitza sartu beharko dituzu. Begiratu erabiltzaile-gidan jarraibide hauek: “Nola sartu kiosko postu batetik” Erabiltzaileri laguntza emateko gida