Airearen kutsadurak depresioan eta antsietatean duen eragina
Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Osasun Publikoko eta Ingurumen Epidemiologiako taldeak modu sistematikoan bildu ditu airearen kutsaduraren eta depresioaren eta antsietatearen arteko loturari buruzko ebidentziak. Emaitzek iradokitzen dute airearen kalitatea hobetzeak onura izan dezakeela, ez bakarrik populazioaren osasun fisikoan, osasun mentalean ere.
