Gipuzkoako Giltzurrun Gaixoen Elkartearen (ALCER) 50. urteurrenaren erakusketa ospitaleko sarreran

Ospitaleko sarrera nagusian jarri da Gipuzkoako Giltzurrunetako Gaixoen Elkartearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa. Erakusketa hori hainbat astez mantenduko da gaur egun duen lekuan, eta informazio-panel batzuek osatzen dute, elkartearen jarduera-ibilbidea eta hainbeste urtetan egin duen laguntza-lan handia deskribatzen dituztenak.