Aldundia, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Biodonostia elkarlanean ari dira osasunari lotutako I+G proiektuak bultzatzeko

Markel Olano diputatu nagusiak bilera instituzionala izan du urtarrilaren 17an Biodonostia OIIko egoitzan Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta Biodonostia OIIko lantaldearekin, Itziar Perez Ospitaleko gerentea eta Julio Arrizabalaga Institutuko zuzendari zientifikoa buru zirela. Instalazioak eta ekipamendu teknologikoa bertatik bertara ezagutzeko ez ezik, zentroak foru erakundearen laguntzarekin garatzen dituen ikerketa proiektuak bateratzeko ere balio izan du bisitak, bai eta GANTT proiektuari (Gipuzkoa Advanced New therapies Territory) lotutako lankidetza estutzeko ere. Proiektu horren helburua da Gipuzkoa erreferente bihurtzea osasunaren terapia aurreratuen arloan, hainbat eragileren arteko lankidetzaren bidez.

Informazio gehiago