Alex Martinez Ascensión, Biogipuzkoako ikertzailea, Cambridgeko Unibertsitatera bidean da, gaixotasun neurodegeneratiboetan sexuaren arabera dauden aldeak ikertzeko
Ondoren, Institutura itzuliko da bere ikerketa-ildoa garatzeko bertan lortuko duen ezagutzarekin. Bioinformatikari gisa egin dudan ibilbidean, datu oso ahaltsuetan espezializatu naiz, eta gero eta gehiago erabiltzen dena biomedikuntzan: zelula bakarraren RNAren sekuentziazioa (scRNAseq). Bi urtez Cambridgeko Unibertsitateko Mina Ryten irakaslearen laborategira joango naiz eta bertan ikasiko dut zer metodo erabiltzen dituzten analisi batzuetarako.
