Algaraklown elkarteak pijama-festa egin du ospitalean

Joan den ostiralean, ekainaren 19an, Algaraklown pailazoen elkarteak Donostiako Unibertsitate Ospitalea bisitatu zuen ikasturtea amaitzeko. Horretarako, pijama-festa berezi bat antolatu zuten.

Elkarte horrek aktiboki parte hartzen du, eta ospitaleko haurren egonaldia atseginagoa bihurtzen du. Korridoreak berriz ere poztasunez bete nahi izan zituen, Donostialdeko ESIko adin guztietako pazienteekin, familiekin eta langileekin abestuz eta dantzatuz.