Amaia Cipitria Biogipuzkoako ikertzaileak jaso du Ikerketa Biomedikoko Talentu Gaztearen Constantes y Vitales Saria
Sariak bere ekarpen zientifikoak, lidergo-maila eta translazio-potentziala baloratu ditu, baita aurkikuntzek ikerketa-komunitatean eta gizartean sortu duten inpaktua ere. 100.000 euroko saria Cipitria doktorearen taldeko ikerketa-ildo nagusietako batekin jarraitzeko erabiliko da: bularreko minbizi metastasikoaren latentziarekin.
