Amara Berriko Osasun Zentroa saritu dute Erizainen Ospearen 2025eko Sari Nazionaletan

Amara Berriko Osasun Zentroa irabazleetako bat izan zen Erizainen Ospearen 2025eko Sari Nazionaletan; sari horien helburua estatuko erizaintza-zuzendaritza onenak nabarmentzea da.

Edizio honetan, Amara Berriko Osasun Zentroak hamargarren postua lortu zuen ospe onena duten Lehen Mailako Arretako zentroen rankingean.

Donostialdeko ESIko zentroak jasotako errekonozimenduak hauen garrantzia azpimarratu nahi du: asistentziaren kalitatea eta erizain-taldeak egunero egiten duen lana.

Sailkapen horien oinarrian estatu osoko 2.261 erizainek egindako balorazioak daude.

ZORIONAK!!