Antigenoen-testa egiteko zentroen irekitzea

Donostialdeko ESIak hainbat puntu prestatu ditu COVIDarekin bateragarria den sintomatologia duten pertsonei lagin diagnostikoak hartzeko (antigenoen-testa).

Joan den abenduan ireki zen lehen zentroa Donostiako Andia kalean. Bertan, milaka antigeno-test egin dira, eta horrek laginen bilketa arintzen eta itxaronaldiak murrizten lagundu du. Geroago, antzeko beste zentro batzuk ireki dira Zarautzen eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Amara eraikineko kanpo-kontsultetan.

Gune horietan erabiltzaileek kit bat jaso eta beraiek hartzen dute diagnostikoa egiteko lagina, betiere profesionalek gainbegiratuta.