Arantzazu eraikina eta Gipuzkoa eraikina lotzen dituen korridorea moztuko da

Datorren maiatzaren 12an, 15:00etatik 22:00etara, Arantzazu eraikina eta Gipuzkoa eraikina lotzen dituen sotoko korridorea (-1 solairua) itxita egongo da.  Hau izango da itxita egongo den tartea: Endoskopia Anbulatorioko sarrerako atetik hasita (posible izango da Endoskopia Anbulatoriora korridoretik sartzea) Farmaziako biltegi modularraren ondoan dagoen irteerako ate automatikora arte (ikus planoa).

Bi eraikin horien artean ibiltzeko lehen solairutik joan behar da (pistatxo koloreko korridorea).

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Ramón Elgarrestarekin (883521).