Argazki erakusketa: “60 urte – 60 argazki “

Donostia Unibertsitate Ospitalearen 60. urteurrena dela eta, “60 urte – 60 argazki ” izeneko argazki-erakusketa antolatu da ospitaleko sarrera nagusian.
Bertan, ospitaleak bere historiako hainbat garaitan izan duen eguneroko jardueraren lagin zabala ikus daiteke, baita gure ospitalearen bilakaera arkitektonikoa ere.
Gure historiaren parte diren eta Donostialdea ESIko sare sozialetan argitaratzen ari diren formatu handiko 60 argazki.
Erakusketa 2020. urtearen amaierara arte egongo da ikusgai.