Arnas infekzioak eta ospitaleratzeak geldiarazteko, maskara erabili behar da, eta eskuak etengabe garbitu
Azken astean atzemandako kasuen gorakada eta pazienteen ospitaleratzeak ikusita, prebentzio-neurriak hartu behar dira. Hori dela eta, ESIko Zuzendaritzak ospitalizazio-eremuko profesional eta laguntzaile guztiei maskara erabiltzeko GOMENDIO ZORROTZA egin die.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute maskararen erabilera eta txertaketa direla osasun arazoak prebenitzeko modurik onena, eta neurri horiek lehenbailehen hartzera animatu dute, datozen asteetan gripearen eragina pixkanaka handitzea espero baita.

