Askatuak Gipuzkoa Basket Ospitalean izan da

Omar Lo eta Ierai Azpitarte, Askatuak Gipuzkoa Basketeko jokalariak, taldeko maskota den Gipurekin batera, gure Ospitalean dauden umeei bisita egin diete.

Bisitan, haurrek ilusio handiz hartu zituzten klubeko bufanda ofizialak, eta horri esker, taldea animatzen jarraitu ahal izango dute ospitaleko alta jaso ondoren.

Ospitaleko paziente, senide eta profesionalek Gipu, Ierai eta Omarrekin une zoragarria konpartitu zuten, eta aukera aprobetxatu zuten haien ondoan argazkiak ateratzeko eta irribarrez betetako egun batez gozatzeko.

Eskerrik asko bisita hunkigarri honengatik eta gure haurren ospitaleko egonaldia eramangarriagoa egiten laguntzeagatik.