Ate irekien jardunaldia

Joan den martxoaren 23an, etorkizuneko egoiliarrei Donostiako Unibertsitate Ospitalean eskaintzen diren espezialitateak ezagutarazteko 2025eko Ate Irekien Jardunaldia egin zen. Ekitaldi horretan, medikuntza, erizaintza, biologia, farmazia eta psikologia graduetako 140 ikasle baino gehiago bildu ziren.

Donostialdeko ESIko Zuzendaritzako kideen ongietorri beroaren ostean, gure ESIko profesionalek aukera baliatu zuten egoiliarrei irakaskuntza-unitateen ezaugarriak labur-labur azaltzeko, eta beren plazak gure probintzian aukeratzera animatzeko.

Azkenik, bertaratutakoak taldeka bildu ziren gehien interesatzen zitzaizkien espezialitateei buruzko informazioa jasotzeko, eta zerbitzuak bisitatu zituzten.